Animatu eta parte hartu Barakaldon egingo diren ekitaldietan! eta igandean denok BILBORA!
Ttipi ttapa ttipi ttapa KORRIKA!
Urepeletik Bilborako bidean Korrika Barakaldotik pasatu da eta gure umeek ere parte hartu dute eskolan antolatutako Korrika Txikian. Arratsaldean ere Korrika nagusian ikasle batzuk ikusi ditugu! ZORIONAK, zuek bai euskahaldunak!
Huron baten bisita!
Gaur Zoe eta Ortziren gurasoak eta lagun bat gure geletara etorri dira animali bitxi batekin, huron batekin. Abiadura handia hartzen du, haragia jaten du eta ur hotza gustatzen zaio.
Eta badakizue zenbat siesta egiten dituen? egunean 5! loti!
Eta badakizue zenbat siesta egiten dituen? egunean 5! loti!
ESKERRIK ASKO!
Txutxin perikitoa
Aste honetan txori baten bisita eduki dugu Adrianen gelan. Eiderrek perikito hori bat ekarri digu. Hegoak eta lumak ditu hegan egiteko, eta mokoarekin jaten du eta ura edaten du.
Pintxo gure gelan!
Sofia eta bere ama Idoiaren gelara etorri dira beraien txakurra erakustera, Pintxo!
Zuri beltza da eta ez du kozka egiten!
ESKERRIK ASKO!
Zuri beltza da eta ez du kozka egiten!
ESKERRIK ASKO!
ENE KANTAK - ANIMALIEN IBILKERA
Animaliak lantzen ari garenez hemen duzue haien gustoko kanta bat. Anima zaitezte eta abestu.
Yorsai txikitxua
Adrian eta bere gurasoak izugarrizko sorpresa eman ziguten pasa den ostiralean. Txakur txikitxu batekin etorri ziren gure gelara, 3 hilabeteko Yorsai bat. Benetan polita!
Eskerrik asko!
Oka oka oka, hemen dago dordoka!
Gure familiak asko inplikatzen ari dira animalien gaiarekin, eta lagun asko ekarri dituzte eskolara guztion artean aztertzeko.
Zer jaten du? non bizi da? zenbat urte ditu?
Anaren gelan, Arnaitzek eta bere amak dordoka erraldoi bat ekarri ziguten. Dordokak poliki poliki mugitzen dira eta batzuk uretan bizi dira.
Anaren gelan, Arnaitzek eta bere amak dordoka erraldoi bat ekarri ziguten. Dordokak poliki poliki mugitzen dira eta batzuk uretan bizi dira.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
Blogger zerbitzuak eskainia.
Design by Wordpress Themes & Blogger Templates.