Janariarekin ez da jolasten!

Edo bai? Galdetu gure txikitxuei ea zer pentsatzen duten.


Indabak kolorez sailkatzen


Dilistekin jolasten, manipulatzen


 Kutxa magikoarekin marrazkiak egiten (gatza)







Lurra eta urarekin jolasten!

Primeran pasatu dugu Balkik ekarritako ura eta lurrarekin esperimentatzen! Natura sentitu behar da!









Balkiren sorpresa!

Bat-batean zarata entzun genuen gure pasilloan, atea ireki, eta bertan kutxa erraldoi bat topatu genuen!
Nork ekarri du? Kutxa aztertu ondoren Balki izan zela konturatu ginen. Ondoren, pila bat galdera egin genituen, zer egongo da barruan? zergatik ekarri digu hau?



Kontu handiz kutxa ireki genuen...

Zertarako izango dira tramankulu hauek?

Hasieran hondartzara joateko zela esan zuten (kuboa eta pala), baina geroago konturatu ziren landareentzako tresnak zirela.

Naroa eta Aritzen txakurraren bisita

Animalien gaiarekin bukatzeko, Naroa eta Aritzen txakurraren bisita eduki genuen. Oso ondo portatzen da etxean eta ez du kozka egiten. Eskerrik asko etortzeagaitik!



Ttipi ttapa ttipi ttapa KORRIKA!

Urepeletik Bilborako bidean Korrika Barakaldotik pasatu da eta gure umeek ere parte hartu dute eskolan antolatutako Korrika Txikian. Arratsaldean ere Korrika nagusian ikasle batzuk ikusi ditugu! ZORIONAK, zuek bai euskahaldunak!

video

Animatu eta parte hartu Barakaldon egingo diren ekitaldietan! eta igandean denok BILBORA!